Leenengo ta bein jakin bear dogu, OLANO abizena daukala bera jatorria Euskadin.
Leen OLANOtarrek abizena jaio eta bizi ziren lekutik artu eben.
Toki txiki au, OLANO erria, Zigoitiako udaletxean kokatuta dago, Arabako lurretan.
Eta erri onetan egozan OLANOtarren leen etxea.
Geroaga dakigu OLANOtarrek joan zirela Elosura 1700 urte inguruan, eta andik Gipuzkoara, abizenaren sendi barriak sortuz Legazpian, Azkoitian, Abaltzisketan eta Zaldibian.
Bizkaiara be joan ziren Gure arbazoak, sendi barri batzuk sortuz Bilbon 1678 urtean eta be Zeanurin.
OLANOtar saldun bat burrukatu eban Saladoren erasoan. (Tarifa 30.10.1340)
OLANO abizena sarritan izan da ezaguna, eta aimbat agiritan agertzen da Valladolideko kantzelaritzan, adibidez, 1827 urtean, Carlos III kabo baten buruz idatziz.
Azkoitian 1415, 1455, eta 1484ko agiri ofizialetan Olano abizena agertzen da.
LEGAZPIAko agiri ofizialetan OLANO abizena lenengoz agertzen da 1483 urtean eta GETARIAko errian 1456 urtean.
Sarritan, abizen baten esangura jakin gura dogunean konturatzen gara au ez dala lan erresa, ze normalean abizenek sortzen dira aimbat desberdin eratara.
Gure abizenari buruzko iru esangura desberdinak aurkitu dodaz.
Leena:
Konposatua OLA itza gaitik, eta atzizki txikigarria NOgaitik.
Bigarren esangura:
Olo landa, OLO, OLA eta ANA, ANO, NO lekuko atzizkiaz komposaturik.
Irugarren esangura:
OLAN = Basaporru (arbulo) Lore zuria ugari dan tokia, (Asphodelus albus).