|
|
EuskaL HISTORIA lABUR-LABUR |
|
Historiaurrea - Asturias eta Dordogne arteko lurraldean kantauriar zibilizalurraldean kantauriar zibilizazio bat bizi da, Altamiratik Lascaux-eraino. Gaur egungo Euskal Herrian oraindik Santimamiñako (Bizkaia), Urtiagako (Gipuzkoa) eta Isturitzeko (Behe Nafarroa) marrazki eta eskulturak diraute.
58 kristo aurretik - Crassus-ek, Zesarren agindutara, Erromatarrek Akitania deitzen dioten lurraldea menperatuko du. Lurralde honek, beranduago, Novempopulaine, Vasconie, Gascogne... izenak hartuko ditu... guztia hauetan aurrizki berdina aurkituko dugularik ; Eusk, Ask, Basque.
602 - Vasconiako dukadoaren sormena.
635 - Zuberoako euskaldunek Arimbert dukearen soldaduak zanpatuko dituzte.
778 - Karlomagno, Arabeen eskuetan dagoen Zaragozan gainditua izango da eta itzuleran Iruña zanpatuko du ; euskal armadak ezustean harrapatu eta izugarrizko jipota izugarrizko jipoia emango dio, « Roland-en Abestia » ispiratuko duelarik.
824 - Iruñako euskal erreinua sortzen da.
892 - Euskaldunak kristautzera etorri zen San Leon-i, Normandarren eskuan zegoen Baionan burua moztu zioten. Guillaume Sanche Vasconen dukeak Normandarrak behin betikoz bidali zituen.
1004 - Sanche le Grand euskal erregeak bere erreinuan ditu euskaldunak bizi diren lurralde guztiak ; Nafarroako erreinuaz gain, Gascogne, Aragoi, Gaztela eta Toulouse-ko Kondadua ere bere esku ditu.
1023 - Sanche le Grand Lapurdiko « Vizcondado - Vicomte »a sortuko du bere lehengusu Loup Sanche-rentzat, Baionan instalatuko dena, eta Zuberoa Guillaume Fort kondeordearen eskuetan uzten du ; ekintza hauek, sistema feudalaren barnean kokatzen direnak, euskal batasunerako ondorio latzak ekarriko dituzte.
1193 - Lapurdiko Guillaume Raymond kondeordeak Henri Plantagenet Ingalaterrako erregeari, dagoenekoz Akitaniako dukea dena Aliénor-ekin ezkontzeagatik, bere eskubideak pasako dizkio.
1200 - Gaztelak Gasteiz hartu eta Araba konkistatuko du. Gipuzkoak Gaztelako erregea mandatari bezala onartu beharko du.
1224 - Bizkaia estatu independiente bilakatuko da.
1234 - Nafarroako euskal dinastia Sanche le Fort-ekin batera hilko da ; koroia Champagne sendiko Thibault-en eskuetara pasako da.
1307 - Auger kondeordeak Zuberoako bere eskubideak Ingalaterrako erregeari pasako dizkio eta Nafarroara erretiratuko da.
1332 - Arabak Gaztelako erregea onartu beharko du.
1379 - Bizkaiako jauna, Jean de Haro, Gaztelako errege bihurtuko da. Bizkaiak bere soberania mantenduko du Gernikan Gaztela eta Bizkaiako erregeen zin egiteak erakusten digun bezala.
1449 - Frantziak aginduta, Gaston de Foix-ek, ingelesen menpean aurkitzen zen Zuberoa hartuko du.
1450 - Ayherre-ko Hitzarmenarekin, Lapurdi Frantziako erregearen eskuetan jarriko da bere autonomia errespetatzeko baldintzapean.
1451 - Frantziak Baiona konkistatuko du.
1463 - Nafarroa banatzeko- Nafarroa banatzeko asmoa duten Frantziako Louis XVI eta Gaztelako Henri IV-ren bilkura.
1483 - Catherine de Foix-ek, Béarn sendikoa, Nafarroako erreinua herentzian jasoko du.
1512 - Fernando de Aragón eta bere emazte Gaztelako Isabelen armada españolek Iruña eta Donibane Garazi hartuko dituzte, Nafarroa osoa beraien esku geldituko delarik. Azken euskal erresistentzia Amaiur-en 1522an.
1522 - Getaria-ko (Gipuzkoa) Sebastian Elkano-k munduari lehen aldiz buelta emango dio. Euskal marinelek artoa sartuko dute lehen aldiz Europan eta Ustaritzen landuko da.o da.
1530 - Nafarroako erregeak bere erreinuko seigarren probintzia okupatuko du ; Behe Nafarroa.
1534 - Liolako Iñigo Gipuzkoarrak eta Frantzisko Xabier Nafarrak Jesusen Konpainia sortuko dute.
1549 - Gasteizeko François Arabarraren heriotza, Nazioarteko Eskubideen sortzailea.
1565 - Españako Phillipe Iiak Baionako Gotzaiari Nafarroa eta Gipuzkoa kenduko dizkio.
1589 - Nafarroako Henri III-a Nafarroako eta Frantziako errege bihurtuko da Henri IV-aren izenpean.
1609 - Pierre de Lancre-k iPierre de Lancre-k ikerketak egin eta sorginkeriagatik 700 euskaldun sutean hilko dira.
1620 - Nafarroako eta Frantziako Luis XIII erregeak, Nafarroa frantziako koroiarekin batuko du : hau ez du Pau-n kokatzen den Nafar estatuak onartuko.
1631 - Bizkaia altxa egingo da.
1659 - Luis XIVak oraindik españolen esku dagoen Nafarroa hegoaldeko bere eskubide lejitimoak uzten ditu.
1661 - Matalez deituriko Bernard de Goyhenetche, Zuberoako autoritate frantsesaren kontra altxaturiko Zuberotarren burua, exekutatua izango da.
1765 - Elizondoko Hitzarmenarekin, Frantziako eta Españako erregeek mugak lurralde nafarrean ezarriko dituzte. Hau ez da ezarriko ipar eta hegoaldeko nafarren protestengatik.
1789 - Frantses Estatu berriak Zuberoa eta Lapurdiren autonomia ezeztatuko du. Behe Nafarroa elkartuko da, Versalles-ko parlamentuan parte hartu nahi izan ez duena.
1790 - Baxu Pirineotako Departamentua sortzen da.
1794 - Autoritate frantsesak Lapurdiko 4000 euskaldun deportatuko ditu, beraien hegoaldeko anaien kontra borroka egin nahi ez izanagatik.
1833 - 1839 - Lehen gerrate karlista : Hegoaldeko Lau Probintzietako Euskaldunek parte hartuko dute. Iparraldekoak solidaritate manifestu bat egingo dute, Augustin Chaho tartean zelarik.
1835 - Euskal armadaren burua zen Zumalakarregi jeneralaren heriotza, Bilboko egoitzan.
1839 - Españolek Euskaldunak garaituko dituzte. Bergarako Hitzarmena. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak autonomia galduko dute eta Nafarroako Estatua ezabatuko da.
1841 - Españako muga Ebrotik Bidasoara aldatuko da.
1845 - Euskaldunen atzerriraketa handia hasiko da ; Hego Ameriketara. Bizkaian industria siderurgiko moderno bat ezarriko da.
1856 - Frantses-español batzarrea ospatuko da Nafarroa bien artean banatuz mugak ezartzeko.
1872 - 1876 - Bigarren gerrate karlista eta euskaldunak bigarren aldiz garaituak izango dira. Honek zentralismo esarren aldiz garaituak izango dira. Honek zentralismo española indartuko du.
1895 - Sabino Arana Goirik Eusko Alderdi Jeltzalea sortuko du, euskal nazioari Euskadi deituko dio eta zazpi probintzientzat ikurriña nazionala sortuko du.
1932 - 80000 euskaldunek lehen Aberri Eguna ospatuko dute Bilbon, Euskal Aberriaren eguna.
1936 - Jose Antonio de Agirrek Euskadiko lehen gobernua sortuko du eta euskal armada Francoren agindutara dagoen militar españolen erasoen aurka zuzenduko du.
1937 - Frankok aginduta, nazien hegazkinek Gernika bonbardeatuko dute apirilak 26an (astelehena). Militar frankisten garaipenarekin Euskadiko Estatuaren amaiera etorriko da. Euskaldunek 50000 hildako eta 200000 exiliatu kontatzen dituzte.
1959 - ETA mugimendua sortuko da Euskadi hegoaldean (Euskadi Ta Askatasuna).
1963 - Enbata mugimendua sortuko da Euskadi iparraldean (ekaitza baino lehenagoko mendebaldeko haizea).
1970 - Abenduan Burgosko epaiketa ezagunak izango dira eta Euskadiko matxinada paketsua.
1973 - Abenduan 20an ETAk lehen ministro española, Carrero Blanco, hilko du.
1974 - Gobernu frantsesak Enbata mugimendua debekatuko du (urtarrilak 30).
1975 - Euskadiko Zazpi probintzietan zehar zabalduko den EHASa osatuko da (Euskal Herriko Alderdi Sozialista). Franco hilko da.
1976 - Gasteiz eta Montejurrako sarraskia. Uztailak 1ean, foruen ezabaketaren 100garren urteurrenean, 100000 Euskaldun eta auzapez ugari bilduko dira Bergaran barne autonomia aldarrikatzeko.
1980 - Autonomia Araudia. Euskal Gobernua (Eusko Jaularitza) Gasteizen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarentzat. Nafar Gobernua Iruñan.
![]() |
BAKEA BEHAR DUGU ! NAZIO BAT GARA !
|
|