Aurrekoa hobetzen saiatu naiz, aurkikuntzak, txikiena ere, zaindu egin behar direla iruditzen baizait. Serie bat, beti nahi izan dut serie bat egitea baina orain artean serie zehatzik egin gabea nintzen, nahiz eta, nire lan osoa serie luze baten modukoa  ikusten nuen. Lan honetan, irudi xinple bat oinarri gisa hartu nuen eta konturatu gabe esanahi ugari eta interpretazio ugarirentzako aukerak eskeintzen dituela iruditzen zait.
Elementuen aukeraketa eta kokatzea oso intuitiboa izan da, hau hemen, bestea hor, gehiegi pentsatu gabe elementu ezberdinak elkarlanean ipintzen hasten naiz. Ondoren, laneko geldialdiak baliatuz, elementu ezberdin hauen arteko harremanak aztertzen ditut eta hauen interpretazioa edo irakurketa egiten dut. Hona hemen batzuek adibide gisa. Serieko koadro guztiak soka fin batek zeharkatzen ditu, lehen lau kuadroetan espazioa bitan zatitzen du. Lurrean bezala, Hego eta ipar hemisferioa. Bi eremu hauen artean elkarrizketa bat sortzen da serie osoaren zehar, batetik kolorearen erabilpenarekin, bestetik testuek iradokitzen dituzten (arazo bat dagoenaren islada) gauza ezberdin eta osagarriekin, eta azkenik urratsen ibiliak lerro hau zeharkatzen duelako. Serie honetan lau urratsen ibilbidea erakusten da, kuadro guztietan urratsak lapitza koipetsu beltz batekin markatuta daude. Kuadro bakoitza urrats zehatz bati dagokio, honela, lehen kuadroan lehen urratsa izango da definiturik dagoena. Bigarrenean bigarren urratsa da definiturik dagoena hurrengoak markaturik eta aurrekoa lausodura baten bidez desagertzen hacia edo. Honela, beste irakurketa bat sortzen delarik, kuadro bakoitzak oraina adierazten du, markatuta dauden urratsak etorkizuna dira, definitutakoa oraina eta lausotutakoa iragana. Berriz idatzi behar dut, kuadro bakoitzak oraina adierazten du, oraina; iragana, oraina eta etorkizunak osatzen dutela ulertu dudalarik. Ezin da iraganean bizi, ezin da etorkizunera begira bizi oraina iragana bihurtuz, oraina soilik ikusi nahirik ez badugu iraganetik ikasten ez dugu etorkizunik.
Gero, orain iragana da. Hirurak bat egiten dute, azken kuadroan bezala, intsumisioa, pazientzia, iraun. Hiruk bat egitean laugarren bat sortzen da. Azken kuadroa sokak lau aldeetatik lotzen du, lotuta uzten du guzia, eta gainera kuadroaren azalera bi zatien dikotomiatik lau zatitan zatitua egotera iragan da. Bi dimentsiotatik laura, bi hemisferiotik lau norabideetara, ipar, hego, eki eta sartaldera. Bi aldeen gurutzetik, lau indarren bategitera. Lauk bat egiten dutenean, bost. Honela, azken kuadroan urrats guztiak iraganak dira, bostgarren urratsa emana dago, etorkizunerako bide luze eta oparoa markatu nahi dut.
Lan honek laburtzen du orainarteko nire bidea, lau urrats, lau bizi-urrats.
 
Egungo euskal artea
Izenburua: Bizi-urratsak
Neurriak: 30x30 zm bakoitzak
Teknika: Olioa
Data: 2004ko negua