Egungo euskal artea
Hondarraitzeko hondartzan gaude, Hendaian, Lapurdiko hondartza eder eta luze honen amaieran. Hondartzaren alderdi horretan, biluztu egiten gara, bilutsik ibili, hondartza nudista baita. Udazken hasieran, arratsalde amaieran, eguzkia lotara doanean, gorritu egiten da, uretan kolore zoragarriak islatuz. Itsasbehera hasia da dagoeneko hasia zen, kaio eta antxetak hondartzaz berjabetzen hasiko dira. Inguruaren edertasunak, konposaketaren orekak eta arratsalde liluragarri honen kromatismoak, ikuslea biluztu egiten dute, hondartzan bertan balego bezala. Lasaitasun handia igortzen  ahalegindu naiz, eta lortu dudala uste dut. Zer iruditzen zaizu zuri?
 
Izenburua: Hondarraitz
Neurriak: 100x73 zm
Teknika: Olioa
Data: 2000ko negua